InformaciĆ³n Legal(eu)

Jabetza intelektuala


"Gipuzkoa Ekintzailea" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak dauzka.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Administrazioaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.



Pribatutasuna


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua

Abenduaren 13ko Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoari jarraituz, (1999ko abenduaren 14ko EAO, 298zk)ondoko hauen berri ematen die erabiltzaileei:

1.    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren  aplikazioaren erabiltzaile gisa erregistratzeak esan nahi du zure adostasuna ematen duzula emandako datuak Foru Aldundiaren titularitateko fitxategi automatizatuan, Foru Aldundian bertan, sartzeko, Donostiako Gipuzkoa enparantza z/g n.egoitza duena.

2.     Interesdunak emandako datuak kasuan kasuko prozeduran edo jardunbidean aurreikusitako helburuetarako baizik ez dira erabiliko.

3.     Datu bilketaren helburua da Bideragarritasun Plana tresna kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak eskaintzen dituen zerbitzu interaktiboetara pertsonalki sartu ahal izatea. Foru Aldundiko sistemaren kudeaketa eta kontrol organoek baimendu egin dute datuen tratamendua, errege dekretu horretan ezarritakoari jarraituz.

4.     Aipatutako datuak inoiz ere ez zaizkie hirugarrenei helaraziko, doakionak aurretiaz berariazko baimenik ematen ez badu. Ildo horretan, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan aurreikusten diren suposamenduak izango dira salbuespen bakarrak. Erabiltzaileak eskubide du kontra jartzeko, sartzeko, zuzentzeko edo deuseztatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari e-mail edo fax bat bidaliz, arestian aipaturiko legean ezarritakoari jarraituz.  

5.      Zerbitzu interaktiboetara sartzeak esan nahi du cookieak erabiltzea (Foru Aldundiko Web zerbitzariak bere ordenagailuan Sistemara sartzea pertsonalizatzeko biltzen dituen fitxategiak